Batx1euskeralarreategi's Blog

Just another WordPress.com weblog

Bitxia

Herenegun marrazketako irakasleak, errebista nahiko arraroa ekarri euskun. Errebistan gauza arraroak agertzen ziran, asmakizun barriak baitziren. Gauza gehienak ez zuten inolango erabilerarik, honen eredu ona mobil garden bat da. Dirutza handia itxi izan dabe mugikor horretan gero gitxi batzuk bakarrik erosteko. Baina gauza erabilgarri asko zeuden hala ere. Orain ez dot gogoratzen bat ere ez, arreta deitzen deuskuzan gauezataz bakarrik oroitzen garelako. Horregaitiki hitz egin nahi dut errebistan agertzen zen gauza bati buruz. Erlojuei buruz hain zuzen. Internetetik begiratuta aurkitu dodaz erloju mota pila. Batzuk berriz ez dute erabilpenik baina beste batzuk badabe.

Eroju batek, ilargiaren posisioa adierasten deusku eta honekin batera itsasaldiak. Beste batek, kalkulagailu bat integratuta dauka barruan, kontu arinak egiteko. Baina hau ez da ezer, beste erloju pisutsurekin eta garestirekin konparatzen badoguz. 600gko erloju japoniar batek, mobila, kamara eta pantaila digital aldakorra du. Erloju honek 300 euro kostatzen dau eta enkargatu behar da. Beste batek kamara txiki bat eta mikrofono bat eskutatuta du, gauzak grabatzeko. Baina erloju pisutsuena, iratzargailu mugikor bat da. Erloju hau martzan jartzerakoan zuregana doa iratzartzeko. Noski hau funtzionatzeko zuri begira jarri behar dozu.

Azkenik beste batzuk daude erabilpen gitxikoak, adb: Atzerantz funtzionatzen duen erlojua, golpeka itzltzen den iratzargailua, edota ura botatzen dabenak.

maiatza 24, 2010 Posted by | Uncategorized | Utzi iruzkina

Argudio testua

 KANABISA

Kanabisa edo marihuana hitza, gero eta gehiago entzten eta ikusten da gure ingurutik. Kanabisa landare bat da, mota askotakoak izan daitekena eta bere kukuiluak hartzen direzanak. Kukuilu hauek normalean erretzen dira baina, infusioetan edota janda ere hartu daiteke. Honek gorputzari egoera lasaigarri eta atsegin bat eragiten dio. Efektua landararen motareb araberakoa da, hau da landararen arabera gauza batzuk edo beste batzuk sentituko doguz.

Kanabisak bere propietate eta efektu direla eta, onerako erabili daiteke medikuntzan. Kanabisa kontsumitzerakoan, gorputzan daukaguzan minak eta buruan daukaguzan arazoak kentzen deuskuz. Horregaitik minbizia sendatzeko erabiltzen den kimioterapia tratamenduak sortzen dauzan minak areagotzeko erabiltzen da. Horregatik analgesiko bezala erabiltzen da ere. Gero eta zailagoa da hau eskuratzea, lehen farmazietan saldu egiten zen errezetarekin.

Landara bat izatean, ez du konposatu kimikorik eta guztiz naturala da. Honek bermatzen gaitu, hartzen doguna aizundu gabe dagoala eta arriskurik ez dogula.

Baina honek bere alde txarrak baditu ere. Adikzio bat sortzen duenez droga bat da eta legez kanpo dago norberaren kontsumorako ez bada. Droga bigun bat izatean gero eta gazte askok gehiago eta arinago hartzen dabe. Honek gizartea moteltzea eta gazteak beti gauzak egiteko gogo barik egotea ekartzen dau.

Kanabisaren kontsumoa etxean arazoak ekartzen dauz, eta sarritan ikasketak izten dira behar daben aditasuna ez jakela jartzen. Honen ondoren beste droga batzuk hartzen dira eta  horrela apurka-apurka gizartea ondatu egiten da.

Beraz, droga bat legalizatu ala ez, hortze dago arazoa. Bere abantailak eta desbantailak dekoz, baina nire ustez desabantail gehiago abantail baino. Gure gizartea kutsatu egiten da eta daukan onura bakarra minak kentzea da. Nahiz eta naturala izan eta zentzu askotan hobea, badaude efektu berak sortzen dabezan farmakoak eta gero eta hobeak dira. Beraz nire ustez ez lukete legalizatu behar. Hori gertatuko balitz eguneko 24 horduaetan egongo ginateke marihuana erretzen eta kalte handiak sortuko liratekez.

maiatza 6, 2010 Posted by | Uncategorized | Utzi iruzkina

Burgoseko prozesua

Klasean irakurri dogun edo irakurri behar izan dogun liburua, Exkixu izan da. Bertan horain dela asko Franko garaian gertatutako gertakari ugari agertzen dira. Gehienak esagutzen doguz, baina beste batzuk berriz, ez. Niri bereziki deigarria iruditu jatan Burgosen gertatutakoa. Liburuan bakarrik aipatzen dira izen batzuk, baina ez da azaltzen gertatu egin zena.

16 Euskaldun atxilotuak egozan, terroristak izateagatik eta abenduak 3an hasiko ziren epaiketak. Epaiketak ematen ari ziren bitartean, hainbat manifestaldi eman ziren, eta Euskal atxilotuen familiak Romara joan ziren Aita Santuarekin hitz egitera.  Aita Santuak ez ebazan jaso eta Euskadira bueltatu ziren. Orduan ETA-k Alemaniako kantziler bat bahitu eban.

1970ren abenduak 28an zigorrak argitaratzen dira, 9 heriotza zigor ezarri ziren. Baina zigorrak gogorregiak zirenez bakarrik bi euskaldun fusilatu ebeazan eta FRAP-eko hiru pertsona. Euskadiko bi fusilatuak Txiki eta Otaegi izan ziren eta beste euskaldun guztiak kartxelatuak izan ziren.

martxoa 21, 2010 Posted by | Uncategorized | Utzi iruzkina

Lurraren ardatza aldatzen da Txileko lurrikararen ondorioz

Pasaden larunbatean Txilen, Richteren eskalan 8,8 graduko lurrikara gertatu zen. Lurrikara honek kalte material ikaragarriak eta heriotza asko soetzeaz gain, lurraren ardatza mugidu eban.

Hau bakarrik gertatu izan da 7 alditan, lurrikara oso indartsua izan behar delako eta leku zehatz baten eman behar delako. Lurraren plaka tektonikoen mugimenduak, lurraren dinamikan aldaketak ekartzen dauz, beste arazo batzuk sortuz.

Nasa-ren arabera lurraren ardatza 8cm mugitu da eskerrerantz, baina horaindik datu hauek ez dira oso fidagarriak. Mugimendu hau 2004an ere gertatu zen baina lurra 12cm mugitu egin zen eta 2,3 milisegundu aldatu eban lurraren ardatzeren arkua.

Ardatzeren mugimendu honek, lurra eguzkiarekiko egiten duen mugimendua arintzea ekarri du eta eguna 1,26 mikrosegundu laburtu egin dela.

Informazio gehiago: http://www.telesurtv.net/noticias/secciones/nota/67694-NN/terremoto-de-chile-podria-haber-cambiado-eje-de-la-tierra-y-afectado-su-rotacion/

martxoa 5, 2010 Posted by | Uncategorized | Utzi iruzkina

otsaila 25, 2010 Posted by | Uncategorized | Utzi iruzkina

Belic-eko zulo urdina

Karibe itsasoan dagoan zulo handia da. Itsasoko leku sehatz baten sakontasun handia duenez, uraren kolorea ilunagoa ikusten da. Zirkunferentzia itsura du eta honek 300 metroko diametroa du. Bere sakontasuna 140 metrotakoa da eta zuloa inguratzen duen hertzen sakontasuna 30 metrotakoa da.

Zulo hau horain dela 12.000 urte sortu zen, lurra izoztuta egoanean, eta urtzerakoan uraren mailak gora egin zuen, eta leku horretan egoan leizea urez bete zen.

otsaila 13, 2010 Posted by | Uncategorized | Utzi iruzkina

BITXIKERIA

Zer ertatzen da sartzen badogu, solido bat, likido batean? Flotatuko dau edo luerperatuko da. Baina zer gertatuko da solidoa eta likidoa dentsitate bera badabe?

Esperimentu honetan ikusten da zelan sartzen da botila bat glizerinan eta dentsitate berdina dutenez ikustezin bihurtuko da.

otsaila 5, 2010 Posted by | Uncategorized | Utzi iruzkina